XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina Smee bera ez zen inola ere bere eraginaren jabe.

Pirata batzuk edan eta edan ari ziren untziaren gainean gaueko kiratsez inguraturik; beste batzuk dadotan edo kartatan zebiltzan; eta etxe txikia bizkarrean eraman zuten lau piratak, han zeuden zoruan etzanda, akiturik, baina erdi lotan egon arren bizkor mugitzen ziren alde batera edo bestera Burdingakorengandik urruntzeko; bestela, bere ohiturari jarraiki, kapaz bait zen gakoarein igurtziren bat emateko.

Burdingako paseiatzen zebilen untziaren gainean, pentsati.

Hauxe bai gizon ulergaitza! Heldua zen azkenik bere garaipenaren ordua, Peter Pan behin betirako paretik kentzea lortu bait zuen, eta gainerako haurrak atxilotuta zeuzkan untzi sotoan une batetik bestera uretara botatzeko prest.

Bizarrurdin torturatu zuenetik hona burutzen zuen balentriarik ankerrena zen; eta dakigun bezala, zeinen harroputzak diren gizonak jakinik, zergatik harritu orain, arrakastaren haizeak puztuta untzi gainean ikusten dugunean?.

Baina bere pentsamendu gaiztoekin bat egiten zuten pauso haiek ez ziren pertsona alai batenak.

Burdingako erabat lurjota sentitzen zen.

Sarritan gertatzen zitzaion hau bera, gauaren isiltasunpean untzi gainean gogoetak egiten zituenean.

Guztiz bakarti sentitzen zen.

Gizon ulertezin hau, inoiz baino bakartiago sentitzen bere itsas otsoz inguratua zegoenean.

Bera baino gutxiago ziren giza mailari dagokionez.

Bere benetako izena ez zen Burdingako.

Benetako izenaren berri emango bagenu, gaur egun, oraindik ere nazio osoa asaldatuko litzateke.

Baina lerro artean irakurtzen dakitenek konturatu direnez, unibertsitate ospetsu batera joana zen, eta artean, ohiturei oso lotua zegoen.